Kazkabarrakoentzat

Ataria 2013ko ekainaren 26a

KMK13ko Ikasle Batzordeak antolatutako Bideo Lehiaketako lehen saria Kazkabarra aisialdi taldeko monitoreek egina den 17. bideoak eskuratu du. Euskara erabiltzeak dituen oztopoak islatu dituzte. 500 euro eta asteburu bat 20 lagunentzat Getariako Askizu aterpetxean irabazi dituzte. Guztira 28 bideo aurkeztu ziren, eta lau pasa ziren finalera. Bigarren saria, hau da, 250 euro, Zizurkilgo Erotzen koadrilak eginiko 15. bideoarentzat izan da. Hirugarren eta laugarren postuak 14. eta 10. bideoak eskuratu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!