Atzo hasi zen Zizurkilgo XI. Antzerki Astea. Larunbatera bitarte, ia egunero antzerki emanaldiak ikusteko aukera egongo da. Gaur, 6-12 urte bitarteko haurrentzat Jolas eta zilarrezko txartela ikuskizuna egongo da 11:00etan, eta 15:15ean Atxulondo kultur etxean. Hurrengo emanaldia ostegunean izango da, Pedro Mari Otañoko ikasleen eskutik.