Gaurko saioan asteburuan eskualdean izango diren kultur jarduera nagusiak errepasatu eta elkarrizketa egin diegu Ikaztegietako Adur Ibarguren Lazkano zinegotziari eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Maria Laespada Lazpita ikerlariari, 1936-78 Errepresioa eta giza eskubideen urraketak Ikaztegietan liburuaren inguruan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?