Tolosaldeko Mugimendu Feministak elkarretaratzean biltzeko deitu du salatzeko Angelun 19 urteko emakume batek bere buruaz beste egin duela gizon batek bortxatu ondoren. Tolosaldean bost deialdi egin ditu mugimendu feministak: Anoetan 19:00etan elkartu dira plazan; Berastegin 18:00etan batuko dira plazan; Amasa-Villabona eta Zizurkil lotzen dituen oinezkoen zubian elkartuko dira 18:30ean; 19:00tan dute hitzordua Trianguloan; eta, ordu berdinean, 19:00tan bilduko dira Irurako plazan.
Itaiak larunbat iluntzean egin zuen elkarretaratzea Tolosan.