Julen Alberdi izango da Munduko Txapelketan parte hartuko duen eskualdeko lehen pilotaria

Josu Artutxa Dorronsoro

Julen Alberdi, Mikel Rafael (hautatzailea) eta Mikel Aurrekoetxea, euskal selekzioaren aurkezpenean; Alberdik edo Aurrekoetxeak jokatuko du, Frantziako selekzioko ordezkariaren aurka frontball-ean, 20:00etan hasiko den partida. Argazkia: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza.

Gaurtik urriaren 25era bitarte jokatuko da Argentinan eta Uruguain XX. Munduko Euskal Pilota Txapelketa, eta lehiatuko diren eskualdeko zortzi pilotari eta bi hautatzaileek hilaren 21a bitarte jokatuko dituzte lehen faseko partidak.

Gaur hasiko da XX. Munduko Euskal Pilota Txapelketa, eta Tolosaldeko zortzi pilotarik eta bi hautatzailek parte hartuko dute bertan. Buenos Airesen (Argentina) izango dira partida ia guztiak, baina 54 metroko frontoian zesta puntan ariko direnek Colonia del Sacramenton (Uruguai) jokatuko dute.

Txapelketan parte hartuko duten eskualdeko zortzi pilotarietatik sei euskal selekzioarekin ariko dira: Julen Alberdi zizurkildarra eta Miren Larrarte bidaniarra frontball-ean, Oier Iturbe, Markel Mujika eta Xuban Lopetegi irurarrak trinketan xarez eta Edorta de Anta tolosarra pilota egokituan, frontoian eta trinketan. Mikel Uzkudun irurarra eta Iraitz Olaetxea lizartzarra ere euskal selekzioarekin joan dira munduko txapelketara. Uzkudun xare jokalarien hautatzailea da; Olaetxea, berriz, 36 metroko frontoiko eskuzko pilotariena. Eskualdeko gainerako bi pilotariek Espainiako selekzioarekin jokatuko dute: Eneko Maiz billabonatarrak trinketan eskuz, eta Naroa Merino tolosarrak zesta puntan, 54 metroko frontoian.

Alberdi izango da lehena parte hartzen. Gaur jokatuko du multzoen faseko lehen jardunaldiko partida, Frantziaren aurka, Argentinan 15:00ak direnean (hemen, 20:00ak). Gainerako pilotariek bihartik aurrera jokatuko dituzte partidak. Hemen duzue eskualdeko jokalariek lehen fasean izango duten egutegia:

  • Urriak 15, osteguna.
    • 20:00*. Frontball-a, gizonezkoak: Frantzia vs. euskal selekzioa. Julen Alberdi.
  • Urriak 16, ostirala.
    • 17:00*. Pilota egokitua trinketan, gizonezkoak: Argentina vs. euskal selekzioa. Edorta de Anta.
    • 19:00*. Eskuz banaka frontoian, gizonezkoak: euskal selekzioa vs. Frantzia. Iraitz Olaetxea.
    • 20:00*. Frontball-a, emakumezkoak: euskal selekzioa vs. Kuba. Miren Larrarte.
    • 20:00*. Eskuz banaka trinketan, gizonezkoak: Espainia vs. Mexiko. Eneko Maiz.
    • 20:00*. Zesta punta 54 metroko frontoian, emakumezkoak: Espainia vs. Mexiko. Naroa Merino.
    • 22:00*. Eskuz binaka frontoian, gizonezkoak: euskal selekzioa vs. Mexiko. Iraitz Olaetxea.
    • 22:00*. Eskuz binaka trinketan, gizonezkoak: Espainia vs. Mexiko. Eneko Maiz.
    • 00:00*. Xarez trinketean, gizonezkoak: Argentina vs. euskal selekzioa. Oier Iturbe, Markel Mujika, Xuban Lopetegi eta Mikel Uzkudun.
  • Urriak 17, larunbata.
    • 19:00*. Frontball-a, gizonezkoak: euskal selekzioa vs. Mexiko. Julen Alberdi.
    • 19:00*. Zesta punta 54 metroko frontoian, emakumezkoak: Espainia vs. Frantzia. Naroa Merino.
    • 00:00*. Pilota egokitua frontoian, gizonezkoak: euskal selekzioa vs. Argentina. Edorta de Anta.
  • Urriak 18, igandea.
    • 18:00*. Pilota egokitua trinketan, gizonezkoak: euskal selekzioa vs. Frantzia. Edorta de Anta.
    • 19:00*. Eskuz banaka frontoian, gizonezkoak: Mexiko vs. euskal selekzioa. Iraitz Olaetxea.
    • 19:00*. Zesta punta 54 metroko frontoian, emakumezkoak: Espainia vs. euskal selekzioa. Naroa Merino.
    • 20:00*. Frontball-a, emakumezkoak: Txile vs. euskal selekzioa. Miren Larrarte.
    • 20:00*. Eskuz banaka trinketan, gizonezkoak: Espainia vs. Brasil. Eneko Maiz.
    • 22:00*. Eskuz binaka frontoian, gizonezkoak: Frantzia vs. euskal selekzioa. Iraitz Olaetxea.
    • 22:00*. Eskuz binaka trinketan, gizonezkoak: Peru vs. Espainia. Eneko Maiz.
    • 23:00*. Xarez trinketean, gizonezkoak: euskal selekzioa vs. Espainia. Oier Iturbe, Markel Mujika, Xuban Lopetegi eta Mikel Uzkudun.
  • Urriak 19, astelehena.
    • 20:00*. Frontball-a, gizonezkoak: euskal selekzioa vs. Bolivia. Julen Alberdi.
    • 23:00*. Xarez trinketan, gizonezkoak: Frantzia vs. euskal selekzioa. Oier Iturbe, Markel Mujika, Xuban Lopetegi eta Mikel Uzkudun.
    • 00:00*. Pilota egokitua frontoian, gizonezkoak: euskal selekzioa vs. Portugal. Edorta de Anta.
  • Urriak 20, asteartea.
    • 17:00*. Pilota egokitua trinketan, gizonezkoak: euskal selekzioa vs. Brasil. Edorta de Anta.
    • 19:00*. Eskuz banaka frontoian, gizonezkoak: euskal selekzioa vs. Espainia. Iraitz Olaetxea.
    • 19:00*. Frontball-a, emakumezkoak: Espainia vs. Euskal selekzioa. Miren Larrarte.
    • 19:00*. Eskuz banaka trinketan, gizonezkoak: Espainia vs. Frantzia. Eneko Maiz.
    • 21:00*. Eskuz binaka frontoian, gizonezkoak: Espainia vs. euskal selekzioa. Iraitz Olaetxea.
    • 21:00*. Eskuz binaka trinketan, gizonezkoak: Frantzia vs. Espainia. Eneko Maiz.
    • 00:00*. Xarez trinketean, gizonezkoak: euskal selekzioa vs. Uruguay. Oier Iturbe, Markel Mujika, Xuban Lopetegi eta Mikel Uzkudun.
  • Urriak 21, asteazkena.
    • 01:00*. Pilota egokitua frontoian, gizonezkoak: Frantzia vs. euskal selekzioa. Edorta de Anta.

*Euskal Herriko ordutegia

Eskualdeko pilotazaleek, XX. Munduko Euskal Pilota Txapelketako partida guztiak ikusteko aukera izango dute, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren Youtubeko kanalean eta Argentinako Pilota Konfederazioaren Youtubeko kanalean.

Erlazionatuak

Historia egiteko hautatuak

Josu Artutxa Dorronsoro urr 08 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!