Tolosaldea IKT klubak igerilarien harrobia hazten jarraitu nahi du. Horretarako, 2026-2027 denboraldiari hasiera ematearekin batera, ate irekien saioak antolatu dituzte, iraileko lehen asterako. Irailaren 2an eta 3an (asteazkena eta osteguna) izango dira saio horiek, Tolosako Usabal eta Villabonako Olaederra kiroldegietan; 18:00etan hasiko dira, baina 17:45ean jarri dute hitzordua kiroldegietako sarreretan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 688 807 405 edo 688 743 269 zenbakira whatsapp bat bidali edo teknikariak@tolosaldeaikt.eus helbidera mezua idatzi behar da.