Lasok eta Iztuetak 22-19 irabazi dute P. Etxeberriaren eta Zabaletaren aurka 2026ko San Fermin Txapelketako finalean. Gainera, atzelari tolosarra aukeratu dute Serie Ako pilotari onena. Laso-Iztueta bikoak 10 tanto egin dituzte eta 4 galdu, eta P. Etxeberria-Zabaleta bikoak 15 tanto egin eta 12 galdu.
Bestalde, San Fermin Serie B Txapelketan Peña II.a eta Ugartemendia geratu dira txapeldun Senar-Lizeaga bikoa 22-11 gaindituta, eta Peña II.a aukeratu dute pilotari onena. Peña II.a-Ugartemendia bikoak 10 tanto egin dituzte eta 8 galdu, eta Senar-Lizeaga bikoak 3 tanto egin dituzte eta 12 galdu.
