Euskal Herriko txapelketetan 42 domina lortu dituzte Tolosaldea IKTko igerilariek

Ataria 2026ko uztailaren 10a

Azkeneko asteetan zehar Euskal Herriko Udako Txapelketak egin dira eta bertan taldeko igerilariak ibili dira lehian, urtean zehar egindako lana erakutsiz eta txapelketa txukunak eginez.

Ekainaren 20 eta 21ean alebin mailako txapelketa egin zen Galdakaon, eta bertan taldeko zazpi igerilari lehiatu ziren. Ekainaren 27 eta 28an infantila mailako taldeko bederatzi igerilari lehiatu ziren Irunen. Azkenik, uztailaren 4 eta 5ean, junior eta absolutu mailako txapelketan 24 igerilari lehiatu ziren Gasteizen.

Txapelketa guztien artean 42 domina lortu dituzte igerilariek, horietatik zazpi urrezkoak, hamasei zilarrezkoak eta hemeretzi brontzezkoak. Gainera, taldekako sailkapenetan ere maila eman dute: absolutuetan mutilak laugarren izan dira, neskak hirugarren eta sailkapen bateratuan laugarren. Junior mailan mutilak bosgarren izan ziren, neskak hirugarren eta bateratuan laugarren. Infantil mailan mutilak hirugarren izan ziren, neskak hamazazpigarren eta bateratuan seigarren. Azkenik, alebinetan mutilak 28. izan ziren, neskak hamahirugarren eta bateratuan 19. postuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!