Adunak eta Tolosak aurrera egin dute

Ataria 2026ko ekainaren 8a

Final-laurdenetako kanporaketak bukatu dira Herriarteko Pilota Txapelketan. Eskuzko modalitatean Adunak kanporaketari buelta eman eta aurrera egin du, eta gomazko paletan Tolosak kanpoan utzi du Alegia. Modalitate horretan Anoetak ez du lortu aurrera egitea.

Bi herri egongo dira Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdietan, bakoitza modalitatea batean. Eskuz, Adunak Zaldibia kanporatu du, aurkarien etxean 2-1 galdu eta gero herriko pilotalekuan 3-0 irabazi ondoren. Beraz, 4-2 irabazita egin dute aurrera adunarrek. Itzulerako jardunaldian kadeteek 22-14 irabazi zuten, jubenilek 22-19 eta nagusiek 22-4. Finalerdia Bergararen aurka jokatuko dute. Beste finalerdia Hernani eta Oiartzun artean izango da.

Gomazko paletan derbia jokatu da, eta Tolosak Alegian lortutako abantaila baliatu eta finalerdietara pasatu da. Itzulerako jardunaldia Beotibar pilotalekuan jokatu ziren (bertakoak dira argazkiak), eta tolosarrek 2-1 irabazi zuten, kanporaketan guztira 4-2ko markagailua lorturik. Banaka kantxa osoan 20-18 irabazi zuen Tolosak, binaka 20-13, eta banaka 7ko koadroan Alegiak 2-20 irabazi zuen. Tolosak finalerdia Andoainen aurka jokatuko du. Beste finalerdia Aia eta Azkoitia artekoa izango da.

Hain justu, Anoetak Andoainen aurka galdu du kanporaketa. Etxean 1-2 galdu eta gero, itzulerako jardunaldia Andoainen jokatu dute anoetarrek, eta hor ere 2-1 galdu dute. Banaka 6-20 irabazi zuen Anoetak, binaka 20-9 galdu, eta 7ko koadroaren barruan 20-11 galdu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!