Gomazko paletan Alegia eta Tolosa elkarren aurka ari dira jokatzen, eta gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan 20:30etik aurrera erabakiko da zeinek aurrera egingo duen; Tolosa 2-1 irabazten ari da kanporaketan. Modalitate berean, Anoetak Andoainen jokatuko du, Arrate pilotalekuan, 20:00etatik aurrera Andoainen aurka; 1-2 galtzen doa Anoeta kanporaketan. Eskuzko modalitatean, Aduna Zaldibiaren aurka ari da jokatzen. 18:30ean hasiko da jaialdia Adunako pilotalekuan, eta etxekoek aurrera egin nahi badute, aurka duten 1-2ko markagailuari buelta eman beharko diote.