ELA eta LAB sindikatuek deituta Udalhitz hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatzeko greba eguna dute bihar udal administrazioko langileek.
EAEko tokiko erakundeetako langileen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmena da Udalhitz, eta langileek salatu dute hura berritzeko negoziazioak aspalditik daudela blokeatuta. Otsailaren amaieran eta martxoan sindikatuek hainbat udalerritan eta Eudelen egoitza atarian mobilizazioak egin zituzten, eta apirilean bi orduko lanuztea egin zuten Udalhitzen eta udaletan edukiak orain! lelopean. Ekainaren 14koa egun guztiko lanuztea izan zen, eta bihar ere gauza bera egingo dute.