Joaneko jardunaldia jokatu dute Herriarteko Pilota Txapelketan, eta gomazko paletan eskualdeko derbia dago jokoan. Alegiak etxean jokatu du joaneko jardunaldia, baina Tolosa izan da abantaila hartu diona. Kantxa osoan Laamirni tolosarrak Zabala alegiarrari irabazi dio 10-20, binakakoan G. Altuna-Sanchez alegiarrek 20-13 irabazi diote Arriola eta Etxeberria tolosarrei, eta zazpi koadroetan Arregi tolosarrak 8-20 irabazi dio A. Altuna alegiarrari.
Anoeta da gomazko paletan lehiatzen ari den eskualdeko beste herria. Andoain du aurkari eta etxean jokatutako joaneko jardunaldia eta gero 2-1 galtzen ari da. Alain Luixak 4-20 galdu du Loidiren aurka banakakoan, Iraolak eta Leundak 16-20 galdu dute binakakoan eta Aratz Luixak 20-13 irabazi du zazpi koadroetan.
Adunak ezin izan du aurretik jarri eskuzko modalitatean Zaldibiaren aurka. Kanpoan jokatu dute joaneko jardunaldia, eta 2-1 galtzen ari dira oraingoz. Kadetetan lortu dute garaipena Barriola-Iparragirre adunarrek, 20-22 irabazita. Jubeniletan 22-2 galdu du Aburuza-P. Cestau bikoak. Nagusietan ere galdu egin dute adunarrek, J. Cestauk eta Olasagastik, baina markagailu estuagoarekin: 22-17.
Irudietan Anoeta eta Andoain arteko kanporaketaren protagonistak