Gaur jokatuko dituzte herriarteko neurketak

Ataria 2026ko maiatzaren 29a

Unai Altuna Alegiako pilotaria. IBON AZPILIKUETA

Alegia eta Tolosa arteko derbia izango da gomazko paletan. Anoetak Andoain hartuko du modalitate horretan, eta Adunak Zaldibiaren aurka jokatuko du eskuz.

Final-laurdenetan sartu da Herriarteko Pilota Txapelketa. Derbia izango du eskualdeak gomazko paletan, Alegia eta Tolosa elkarren aurka ariko baitira gomazko paletan. Alegian jokatuko dute joaneko jardunaldia 21:30etik aurrera. Modalitate horretan Anoetak Andoain hartuko du etxean, 19:00etan hasita.  Aduna da eskuzko modalitatean jarraitzen duen eskualdeko bakarra, eta Zaldibiaren aurka jokatuko du kanporaketa. Aurkarien etxean jokatuko du 18:30etik aurrera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!