Greba eguna da gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikuskizunetako teknikarientzat

Ataria 2026ko maiatzaren 15a

Gaurko programatutako ikuskizun batzuk bertan behera geratu dira soinu teknikarien grebaren ondorioz.

Lehendabiziko aldiz, ikuskizun eta ekitaldien sektoreko langileek greba eguna dute gaur. Bi urtez egon dira patronalarekin lan hitzarmena negoziatzen.

Eskualdean ere izango du eragina. Ikaztegietan egitekoak ziren Kolapsoa lanaren emanaldi bertan behera geratu da, eta baita Villabonako Gurean programatutako Metrokoadroka kolektiboaren Bi baso bat ur antzezlana.

Berria egunkariak Aritz Pilar Teknikariok sindikatuko ordezkaria elkarrizketatu du, eta «elkartasuna» eskatu die ikusleei. Hemen elkarrizketa irakurtzeko aukera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!