Maiatzaren 21a Aniztasun Kulturalaren Nazioarteko Eguna da, eta maiatzaren 25a, berriz, Afrikako Nazioarteko Eguna. Bi data esanguratsu hauek elkartu nahi izan ditu Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailak eta egitarau zabala prestatu du datozen egunotarako.
Hauxe da egitaraua:
-
Maiatzaren 18tik 29
- Goizetan. Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxean erakusketa: Senegalgo emakumeak, beste harri bat bidean. Nazioarteko Elkartasuna elkarteak, Tolosako Berdintasun Sailak, Andragorak eta Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailak antolatu dute.
-
Maiatzak 19, asteartea
- 18:00. Ongi etorri Anoetara saioa egingo dute udaletxean, Anoetako Udalak antolatuta.
-
Maiatzak 21, osteguna
- 17:00. Larraulgo liburutegian Maite Frankoren ipuin kontaketa saioa: Nire etxea zure etxea da. Larraulgo Udalak eta Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailak antolatuta.
-
Maiatzak 22, ostirala
- 19:30. Samba badago kontzertua Irurako plazan. Irura Bizi elkarteak eta Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailak antolatuta.
Irura Bizi elkarteak, gainera, hilaren 18an, sopaipilla tailerra egingo du San Migel plazako portikoan. Kuiaz egindako opiltxo txiletarrak prestatu eta dastatzeko ikastaroa izango da Erika Marigualen eskutik, 6 eta 12 urte arteko haurrentzat.
Hilaren 20an, berriz, Irurako udaletxeko ganbaran, 12 urtetik gorakoentzat, bachata ikastaroa egingo dute, Maria Caballerok erakutsita, 18:00etatik 19:30era.