Hainbat ekitaldi San Isidro egunean

Ataria 2026ko maiatzaren 13a

Joan den urtean herri kirolak izan zituzten Zizurkilen.

San Isidro eguna ospatuko dute Tolosaldeko hainbat herritan.

San Isidro eguna, baserritarren eguna, izango da ostiralean, hilaren 15ean, eta horren harira, eskualdeko hainbat herritan ekitaldiak izango dira. Tolosaldeak lotura estua du lehen sektorearekin, eta horren adierazle, herri askotan mantendu den ospakizuna da.

Jan-edanak, bertsolariak, trikitilariak nahiz dantza emanaldiak izango dira ostiralean gehien errepikatuko diren ekitaldiak. 

 

Maiatzak 15

  • Alkiza. 14:00. Baserritarren bazkaria Ostatuan. 19:00. Eskailerapekoa antzezlana udaletxeko ganbaran.
  • Amasa. 10:00. Meza prozesioarekin. Ondoren. Hamaiketakoa. 14:00. Bazkaria.
  • Amezketa. Baserritarrentzat afaria Zazpi-Itturri elkartean, 21:00etan, Elikalurren eskutik.
  • Anoeta. Onintza Enbeitaren Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana liburuaren aurkezpena, Lasarbe aretoan, 18:00etan. Larunbatean bideak txukunduko dituzte auzolanean, 08:00etan plazatik abiatuta.
  • Asteasu. 11:15. Meza. 11:40. Herriko umeen eskutik kirol erakustaldia plazan. 12:30. Txistorra eta sagardoa plazan, trikitilariek alaituta. 14:00. Bazkaria Iturri-Ondo jatetxean. Bazkalostean, Jexux Mari Irazu eta Maider Arregi bertsolariak eta trikitilariak.
  • Baliarrain. Nekazari eguneko bazkaria.
  • Berastegi. 13:00. Prozesioa udaletxetik San Martin elizara, txistulariek lagunduta. 13:15. Meza, herriko haur dantzari eta bertsolariek lagunduta. 14:00. Bazkaria udaletxean. Ondoren, trikitilariak.
  • Berrobi. Baserritarren eguna ospatzeko afaria egingo dute ostatuan.
  • Orendain. 12:45. Meza Andra Mari elizan. 14:00. Ostatuan, baserritarren bazkaria.
  • Zizurkil. 12:30. Herri kirolak pilotalekuan. Pentatloia: Iñigo Zabala eta Xabat Olaizola. Harri jasotzen: Udane Ostolaza. 14:00. Bazkaria Iriarte jatetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!