Alegia eta Itsasondo arteko bidegorriaren eguzki bidezko argiztapena, bukatuta

Ataria 2026ko maiatzaren 11

Alegia eta Ikaztegieta arteko bidegorrian, kale-argi berria. A. ARROYO ASKARAI

2024an hasi zituzten lanak; Alegia-Ikaztegieta arteko tartea argiztatu zuten lehenengo, Ikaztegieta-Legorreta pasa den urtean, eta orain Ikaztegieta-Legorretaren txanda izan da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak bukatu du Alegia eta Itsasondo arteko bidegorriaren argiztapen osoa. Legorreta-Itsasondo tartearen inauguratu dute gaur, eta tarte horrekin eman dituzte bukatutzat lan guztiak. Eguzki bidezko argiztapena jarri dute eta horri esker, Legorreta eta Itsasondo lotzen dituen bidegorriak segurtasun eta irisgarritasun handiagoa duela esan du Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak. Alegia eta Ikaztegieta arteko bideko lanak egin zituzten lehenik, 2024. urtean. 1,77 kilometro argiztatu zituzten, 59 kale-argi jarrita . 2025ean Ikaztegieta-Legorretaren txanda izan zen. Orduan 3,27 kilometro argiztatu zituzten, 53 kale-argi jarrita. 2026an iritsi da Legorreta eta Itsasondo tartea. 1.730 metro inguruko luzera du, eta 57 eguzki-panel jarri dituzte. Lanak egiteko 145.415,94 euroko inbertsioa egin dute. Jarri dituzten kale-argiek 10 W-ko LED teknologia dute, eta argi-kutsadura murrizten eta ingurune naturalaren gaineko inpaktua gutxitzen laguntzen dute. Gainera, programatu daitezke  energia-kontsumoa optimizatu hala izateko.

Legorreta-Itsasondo tartearen inaugurazioarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Alegia eta Itsasondo arteko bidegorriaren eta oinezkoentzako bidegunearen argiztapen osoa amaitu duela esan du. Guztira, proiektuak 6,77 kilometroko bidegorria argiztatzea ekarri du; 169 eguzki bidezko argi jarri dituzte eta 437.750,23 euro gastatu dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!