Eskuz, Zizurkil eta Alegia Herriartekotik kanpora

Ataria 2026ko maiatzaren 11

Eskuzko modalitatean aurrera egin dute Albiztur, Aduna, Amasa-Villabona eta Amezketa herriek. Gomazko paletan parte hartzen duten eskualdeko hiru herriek aurrera egin dute: Alegia, Anoeta eta Tolosa.

Final-hamaseirenetako kanporaketak bukatu berri dira Herriarteko Pilota Txapelketan, eta eskualdeko parte hartzaile gehienek aurrera egin dute. Eskuzko modalitatean bidean geratu dira Alegia eta Zizurkil. Alegia joaneko jardunaldian 2-1 aurretik zegoen Aretxabaletaren aurka, baina itzulerakoan 2-1 galdu dute etxean jokatutako jardunaldia, eta azkenean alegiarrek hamar tanto gutxiago egin dituzte eta hor erabaki da kanporaketa. Zizurkilek 2-1 galdu zuen joanekoa eta markagailu bera lortu dute itzulerakoan Aiaren aurka.

Aurrera egin dutenen artean, Albizturrek kanporaketari buelta eman dio, etxean Astigarragaren aurka 1-2 galdu ondoren. Aurkarien pilotalekuan 2-1 irabazi zuten, eta tanto kopuruek Albizturren alde erabaki dute kanporaketa. Final-zortzirenetan Zaldibia izango dute aurkari. Adunak etxean 3-0 irabazita kanporaketa bideratu zuen Oñatiren aurka, eta itzulerakoan 2-1 irabazi dute. Hurrengo kanporaketa Zestoaren aurka izango dute. Amasa-Villabonak Donostiari bi jardunaldietan 2-1 irabazi die, eta orain aurkaria Bergara izango dute. Amezketak ere markagailu berarekin egin du aurrera, 4-2 gainditu baitu Lazkao; final-zortzirenetan Azpeitia izango da aurkaria.

Gomazko paletan eskualdeko hiru herri parte hartzaileek egin dute aurrera. Tolosak izan du meritua markagailuari buelta emateko. Zumarragaren aurka 2-1 galdu ondoren, Beotibarren jokatutako itzulerako jardunaldian 2-1 irabazi, eta tanto kopuruengatik egin dute aurrera. Lasarte-Oria izango da aurkaria hurrengo kanporaketan. Anoetaren kasuan bi jardunaldietako partida guztiak irabazita gainditu dute Errenteria, eta orain Donostia izango dute aurkari. Alegiak 2-1 abantailarekin jokatu zuen itzulerakoa etxean, eta 3-0 irabaztea lortu eta aise igaro dute kanporaketa; orain Oiartzunen aurka jokatuko dute final-zortzirenetako kanporaketa.

 

Tolosaldeko herriak - Gipuzkoako Herriarteko Esku Pilota Txapelketa

Itzulerako partidak 1. partida 2. partida 3. partida


Amasa-Villabona (4)
vs.
Donostia (2)


Elosegi-Zufiria 22

Mintegi-Salaberria 2


Oñate-Zufiria 22


Egaña-Ezkurra 7

Aranburu-Iraola 2

Ortiz-Urmeneta 22
Astigarraga (3 -)
vs.
Albiztur (3 +)

 

Aldazabal-Ormazabal    3

Aldalur-Juantorena 22

Elizegi-Galarraga  8

Arandia-Elola   22

Gurutzealde-Lizeaga 22

Labaka-Etxeberria  12

Oñati (1)
vs.
Aduna (5)

Egurbide-Gezalaga           5

Barriola-Iparragirre 22

Errasti-Rodriguez 10

Aburuza-Zestau 22

Madinagoitia-Ugarte                     22

Iparragirre-Olasagasti           10

Alegia (3 -)
vs.
Aretxabaleta (3 +)


Garaikoetxea-Leo           22

Elkorobarrutia-Jauregi        5

Azpilikueta-Mendia      1

Ibabe- Zugasti                    22

Arandia-Collado                         8

Lanzos-Zugasti                                 22

Lazkao (2)
vs.
Amezketa (4)

 

Arrieta-Estensoro        22

Artola-Gorostidi     14

Agirre-Esnaola                      2

Fresneda-Gorostidi      22

Garmendia-Ruiz                      17

Gorostidi-Gorostidi          22

Aia (4)
vs.
Zizurkil (2)

 

Atorrasagasti-Illarramendi  22

Ibarbia-Iruretagoiena     1

 

Aizpuru-Iruretagoiena 3

Ezkioga-Lakarra      22

 

Albeniz-Orbegozo          22

Erasun-Perurena      15

 

Tolosaldeko herriak - Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketa

Alegia (5)
vs.
Eibar (1)
Zabala    20
Soria          5
Altuna-Sanchez          20
Ferreiro-Lombraña         15
Altuna        20
Urain            15
Anoeta (6)
vs.
Errenteria (0)


Luisa             20

Arizmendi       7


Iraola-Leunda                 20

Aizkorreta-Arregi                 19


Luisa                      20

Murua                       18

Zumarraga (3 -)
vs.
Tolosa (3 +)

Egiburu     6

Laamirni 20

Agirre-Rodriguez                   20

Aldazabal-Mendizabal    10

 

Viana                 11

Arregi             20

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!