Itzulerako jardunaldien txanda da

Ataria 2026ko maiatzaren 7a

Joaneko jardunaldian Albizturren jokatutako partidetako bat.

Herriarteko Pilota Txapelketako final-hamaseirenetako partidak jokatuko dira gaurtik hasita.

Eskuzko modalitatean Adunak etxetik kanpo jokatuko du bihar, 18:00etan, Oñatin; adunarrak 3-0 doaz aurretik. Zizurkilek ere bihar jokatuko du, Aian, 19:00eattik aurrera; 1-2 galtzen doaz zizurkildarrak. Amasa-Villlabonak etxean jokatuko du, bihar, 19:30etik aurrera; Donostia dute aurkari eta amasa-billabonatarrak 2-1 doaz aurretik. Albizturrek larunbatean du itzulerakoa Astigarragan, 17:30ean hasita; 1-2 galtzen doa Albiztur. Alegiak igandean jokatuko du etxean, 10:30etik aurrera; Aretxabaletaren aurka du kanporaketa eta 2-1 irabazten ari dira alegiarrak. Amezketak ere igandean 10:30ean du jardunaldia, baina etxetik kanpo, Lazkaoren aurka; 2-1 doaz aurretik amezketarrak.

Gomazko paletan Anoetak gaur jokatuko du, etxean, 19:30etik aurrera; Errenteriaren aurka du kanporaketa, eta anoetarrak 3-0 daude aurretik. Alegiak ere etxean jokatuko du, bihar ostirala, 19:45ean; Eibar du aurkari eta alegiarrak 2-1 irabazten doaz. Tolosak ere bihar ostirala jokatuko du etxean, Beotibarren, 21:00etan hasita; Zumarragaren aurkako kanporaketa 1-2 galtzen ari da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!