MG markako ibilgailuak inoiz baino hurbilago izango dira aurrerantzean. Izan ere, Olaberriako Iñausti industriaguneko 21. zenbakian MG Gizacar kontzesionario berria zabaldu dute. Automobilgintza teknologiako berritasunak eskaintzeko gune zabala eta argitsua da.
Instalazio berria zerbitzu integrala eskaintzeko diseinatu dute; showroom salmenta dute, ibilgailuen erakusketa zabal bat, eta salduosteko gunea ere badute, non lan mekanikoak ere egiten dituzten.
Erosketa prozesu osoan zehar aholkularitza pertsonalizatua eta akonpainamendu profesionala ere eskaintzen dute, beti ere bezero bakoitzaren beharretara egokituz. «Tratu hurbila, gardena eta profesionala eskaintzea da gure helburua, eta bezero bakoitza une oro lagundua eta ondo aholkatua sentitzea nahi dugu», azaldu dute taldetik.
Carza taldearen barruan dago MG Gizacar, eta Olaberriko kontzesionarioaren irekiera taldearen bilakaeraren barruan kokatzen da. Azken urteotan hazkunde iraunkorra izan du Carzak marka berriak gehituz eta Gipuzkoan bere presentzia handituz. Gaur egun, taldeak automobilgintza sektoreko marka ugari jartzen ditu herritarren eskura, eta horri esker, mota guztietako profil eta beharretara egokitutako mugikortasun-irtenbideak eskaintzen ditu.
Era berean, Olaberriko irekiera berriarekin taldeak bere helburu nagusietako bat betetzen jarraitzen du: markaren presentzia sendotzea eta bere zerbitzuak eskualdeko bezeroei hurbiltzea. Horrekin batera, eskualdea bultzatzea ere bada taldearen helburuetako bat, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen lagunduz eta inguruko enpresa-sarea indartuz. Azken irekierarekin, hogei langileko giza talde lehiakorra jarri dute lanean Olaberrian. Gipuzkoako sarea kontuan hartuta, berriz, ehun eta hogei profesional baino gehiagok osatzen dute taldea.
MG auto berriak
Carza Gipuzkoa taldeak eskaintzen dituen markak askotarikoak dira, eta horietako asko Olaberrian bertan topatu daitezke, besteak beste, Omoda, Jaecoo, Kia, Peugeot, Leap Motor, Ebro, Changan eta MG. Azken honi dagokionez, nabarmentzekoa da merkaturatu berri diren ibilgailuak topatu daitezkeela bertan, SUV elektriko berriak kasu, MG S5 EV eta MG S6 EV.
«MG apustu sendoa egiten ari da berrikuntzaren, eraginkortasunaren eta etorkizuneko mugikortasunaren alde. Bereziki aipatzekoak dira modelo elektrifikatu berriak eta % 100 elektrikoak, azken teknologiarekin eta ekipamenduaren, kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio bikainarekin», adierazi dute taldetik.
Bestalde, MG Gizacarren, ibilgailu berri bat erostea errazagoa izan dadin, eskaintza benetan erakargarriak jartzen dituzte. Esaterako, MG ZS gasolina 15.990 euroan dago eskuragarri eta MG 3 13.990 euroan. Beraz, bezero-profil guztietara egokitzen dira.
MG Gizacarrek eta Carza taldeak automozioaren sektorean hazten eta lurraldean euren lekua indartzen jarraitzen dute. Hala, gaur egun eskualdeko erreferente izatera iritsi da. Modu horretan, Olaberriko kontzesionario berria funtsezko puntua da MG gama ezagutzeko eta egungo merkatuaren beharrei erantzuteko.
Orain arte bezala, kalitate goreneko zerbitzua eskaintzen jarraitzeko asmoa dute Carza taldean, «bezeroekin batera hazten jarraitzeko eta MG marka sendo bezala merkatuan finkatzeko».
DATUAK
Kontzesionarioa. MG Gizacar.
Kokagunea. Olaberriko Iñausti industriaguneko 21. zenbakia.
Harremanetarako. 943 88 27 39.
Webgunea. mggizacar.es
ESKAINTZA BEREZIAK
Azken autoak. MG S5 EV eta MG S6 EV5.
MG ZS gasolina. 15.990 eurotik.
MG 3. 13.990 euro.

