Zer dakar biharkoak?

Ataria 2026ko maiatzaren 7a

Alurr dantza taldea da biharko astekariko protagonista. Izan ere, Ibarrako dantza taldeak 30 urteko ibilbidea ospatuko du belaunaldi ezberdinak elkartuko dituen emanaldi berezi batekin. Gaur egungo eta lehengo dantzariek, musikarien laguntzaz, taldearen historian barrena bidaiatuko dute eta tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen proiektuaren isla oholtzara eramango dute.

Maiatzaren 8ko astekarian ondorengoak izango dituzu irakurgai:

  • Ane Urkola Agirrezabalaren iritzi zutabea.
    • Gure zilborrera begira.
  • Maider Gonzalez Garmendia psikologo eta neuromodulazioan adituaren elkarrizketa:
    • «Neuromodulazioak garunarekin bere hizkuntzan hitz egiten du».
  • Jon Ander Galarragaren Baso Ertzetik.
    • Basoko urde hura.
  • Harituzeko Ane Zubiaren bertsoa.
    • Uda hurbiltzen.
  • Onintza Lasa Arteagaren iritzi zutabea.
    •  Baloi baten ertzak.
  • Leidorren hilaren 16an emango duten Kaka antzezlanari buruzko erreportajea.
    • Kakari buruz lasai hitz egin daiteke.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!