Eskuz lau herri aurretik jarri dira, eta gomazko paletan bi

Ataria 2026ko maiatzaren 5a

Herriarteko Pilota Txapelketaren lehen jardunaldia jokatu da, final-hamaseireneko joanekoa, eta eskualdeko sei herri daude lehian eskuzkoan, eta hiru gomazko paletan.

Jarri da martxan Herriarteko Pilota Txapelketa. Eskuz zein gomazko paletan final-hamaseirenak daude jokoan. Eskualdeko sei herri ari dira lehian eskuzko modalitatean, eta horietatik lauk hartu dute abantaila. Gomazko paletan lehian dauden hiru herrietatik bi jarri dira aurretik kanporaketan.

Eskuzkoan Amasa-Villabonak 1-2 irabazi zuen Donostiaren aurka Atano III.ean. Kadeteetan Larrarte-Zufiria bikoak 22-1 irabazi zuen, jubeniletan Oñate-Zufiria 22-4 gailendu zen eta nagusietan Aranburu-Iraola bikoak 22-8 galdu zuen. Albiztur 1-2 galtzen hasi da Astigarragaren aurka, joanekoan 1-2 galdu eta gero etxean. Kadeteetan Aldalur-Juantorenak 20-22 galdu zuten, jubeniletan Arandia-Elolak 22-11 irabazi eta nagusietan Labaka-Telletxea bikoak 11-22 galdu. Adunak nagusitasunez irabazi zituen Oñatiren aurka etxean jokatutako hiru partidak. Kadeteetan Barriola-Iparragirrek 22-1 irabazi zuten, jubeniletan Aburuza-Zestauk 22-4 eta nagusietan Zestau-Olasagatik 22-8. Alegiak 1-2 irabazi zuen etxetik kanpo Aretxabaletaren aurka: kadeteetan Garaikoetxea-Leo bikoak 0-22 irabazi zuten, jubeniletan Azpilikueta-Mendiak 22-1 galdu eta nagusietan Irazustabarrena-Oiarbidek 15-22 irabazi. Amezketa ere 2-1 aurreratu da etxean Lazkaori irabazita. Kadeteetan Gorostidi-Saralegik 17-22 galdu zuen, jubeniletan Gorostidi-Gorostidik 22-6 irabazi eta nagusietan Fresnedo-Gorostidik 22-16 irabazi. Zizurkilek 1-2 doa galtzen etxean Aiaren aurka jokatu ondoren: kadeteetan Ibarbia-Iruretagoiena bikoak 1-22 galdu zuten, jubeniletan Ezkioga-Lakarrak 22-10 irabazi eta nagusietan Erasun-Perurenak 4-22 galdu.

Gomazko paletan bi herri jarri dira aurretik kanporaketan. Alegiak 1-2 irabazi zion Eibarri bere etxean: Zabalak 13-20 irabazi zuen banaka kantxa osoan, Altuna-Sanchez bikoak 20-15 galdu zuen eta Altunak 16-20 galdu zuen 7ko koadroaren barruan. Anoetak Errenteriaren aurka 0-3 irabazi zuen aurkarien etxean: Alain Luisak 8-20 irabazi zuen kantxa osoan, Iraola-Leundak 16-20 binaka eta Aratz Luisak 11-20 7ko koadroaren barruan. Tolosak 1-2 galdu zuen Zumarragan jokatutako joaneko kanporaketan: Mendizabalek 20-10 galdu zuen kantxa osoan, Arriola-Laamirni bikoak 20-15 galdu eta Arregik 8-20 irabazi 7ko koadroaren barruan.

 

Tolosaldeko herriak - Gipuzkoako Herriarteko Esku Pilota Txapelketa

Joaneko partidak 1. partida 2. partida 3. partida


Donostia (1)
vs.
Amasa-Villabona (2)

Errandonea-Mintegi 1

Larrarte-Zufiria 22

Egaña-Ezkurra 4

Oñate-Zufiria 22

Aranguren-Olaizola 22

Aranburu-Iraola 8
Albiztur (1)
vs.
Astigarraga (2)
Aldalur-Juantorena 20
Aldazabal-Ormazabal    22
Arandia-Elola   22
Elizegi-Galarraga  11
Labaka-Telletxea  11
Gurutzealde-Lizeaga 22

Aduna (3)
vs.
Oñati (0)

Barriola-Iparragirre 22
Egurbide-Gezalaga           1
Aburuza-Zestau 22
Errasti-Rodriguez 4
Aduna (Zestau-Olasagasti) 22
Erle-Ugarte                                     8
Aretxabaleta (1)
vs.
Alegia (2)
Elkorobarrutia-Jauregi 0
Garaikoetxea-Leo           22
Gonzalez-Ibabe                  22
Azpilikueta-Mendia      1
Lanzos-Zugasti                                  15
Irazustabarrena-Oiarbide      22
Amezketa (2)
vs.
Lazkao (1)

Gorostidi-Saralegi 17
Arrieta-Estensoro        22

Gorostidi-Gorostidi      22
Garmendia-Garmendia       6
Fresnedo-Gorostidi 22
Agirre-Esnaola 16

Zizurkil (1)
vs.
Aia (2)

Ibarbia-Iruretagoiena     1
Atorrasagasti-Illarramendi  22

Ezkioga-Lakarra      22
Aizpuru-Iruretagoiena 10

Erasun-Perurena      4
Albeniz-Orbegozo          22

 

Tolosaldeko herriak - Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketa

Eibar (1)
vs.
Alegia (2)
Soria       13
Zabala    20
Ferreiro-Urain 20
Altuna-Sanchez 15
Lombraña  16
Altuna        20
Errenteria (0)
vs.
Anoeta (3)
Arregi             8
Luisa           20
Aizkorreta-Arizmendi       16
Iraola-Leunda                 20
Murua                       11
Luisa                      20

Zumarraga (2)
vs.
Tolosa (1)

--     20
Mendizabal  10

--                                   20
Arriola-Laamirni 15

--                       8
Arregi          20

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!