Zenbait sindikatuk deitutako manifestaziora eta Herri Urrats jaira autobusez joateko aukera

Ataria 2026ko apirilaren 30a

Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteak autobusak antolatu ditu maiatzaren 9an Bilbon eta 10ean Senperen izango diren ekitaldietara joateko.

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek manifestazioa antolatu dute maiatzaren 9rako, Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen alde lelopean; Bilbon izango da, 17:30ean Jesusen bihotza plazatik hasita. Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteak autobusa antolatu du ekitaldira joan nahi duten eskualdeko herritarrentzat, eta dagoeneko eman daiteke izena; maiatzaren 6a izango da azken eguna.

Izena emateko 943 655 004 zenbakira deitu edo Galtzaundira (Plaza Berria 1, Tolosa) joan behar da; autobusean joateak 15 euroko prezioa du (galtzaundikide edo atarikideentzat, 13 euro). Autobusa 15:30ean irtengo da Tolosatik, eta itzulera manifestazioa amaitu ondoren izango da.

Herri Urrats

Hurrengo egunean, maiatzaren 10ean, Herri Urrats jaia egingo da Senperen, eta hara joateko ere autobusak antolatu ditu Galtzaundik. Tolosaldetik Senperera joateko aukera ona da autobusarena, eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango dute eskualdeko euskaltzaleek. Izen ematea zabalik dago maiatzaren 6ra bitarte, eta ondorengo lekuetan egin daiteke:

Kasu honetan ere, prezioa 15 eurokoa da (galtzaundikide eta atarikideentzat, 13 euro).

Autobusak 09:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Senperen. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak, herriz herri:

Adin txikikoen baimena

Estatu batetik besterako bidaia denez, bada adin txikikoek kontuan izan beharreko ezaugarri bat. Adin txikikoa Senperera gurasorik edo tutorerik gabe badoa, ezinbestekoa izango da adin txikikoak atzerrira irteteko guraso(ar)en edo tutore(ar)en baimen ofiziala izatea. Inprimakia gurasoek/tutoreek (guztiek, bat baino gehiago diren kasuetan) sinatu beharko dute, eta Ertzaintzan izapidetu. Baimenean zehaztuko da autobusean doan adin txikikoaren arduraduna nor izango den. Adin txikikoaren erantzukizuna baimenean agertzen den adin nagusikoarena izango da, eta ez Galtzaundirena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!