Gogoko zerbitzua baita Ibarrako saltokietan ere

Ataria 2026ko apirilaren 30a

Zerbitzuaren berri ematen duen iragarkia.

Orain arte Tolosako saltokietan zegoen Gogoko zerbitzua Ibarrara zabaldu dute. Saltokietako erosketak bateratu eta egun berean etxera eramaten dituen zerbitzua da Gogoko.

Orain arte Tolosako saltokietan bakarrik eskuragarri egon den Gogoko zerbitzua Ibarrara zabaldu dute. Izan ere, orain arte, Tolosako saltokietara soilik mugatzen zen. Aurrerantzean, aldiz, bi herrietara egin ahalko dira eskariak. Horrela, Ibarrako dendetako produktuak ere eskatu ahal izango dituzte Tolosaldeko herritarrek.

Zerbitzuaren funtzionamendua erraza bezain erosoa da: bezeroak goizean egiten du eskaera WhatsApp (688 75 07 83) bidez, behar dituen produktuak zehaztuz. Ondoren, Gogoko Maialen arduratzen da guztiaz: Tolosa eta Ibarrako dendetan eskatutako produktuak erosi, mimoz bildu eta bidali. Arratsaldean bertan, eskaera osoa etxean jasotzen da.

Zerbitzuak eguneroko egoera bati erantzutea du helburu: denbora faltagatik edo erosotasunagatik, askotan presaka egiten ditugu erosketak. Gogokok aukera ematen du hori errazago egiteko, eta, aldi berean, tokiko merkataritzari eusteko, betiko dendetan erosteko modua galdu gabe, tokikoa zainduz, baina modu berrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!