Iraitz Arrospidek 10 kilometroko Euskadiko Txapelketa irabazi du

Ataria 2026ko apirilaren 29a

Hondarribiko 10 kilometroko proban gailenduta lortu du Arrospidek txapelketa. Ander Garin alegiarra hirugarren izan da.

Hondarribiko 10 kilometroko proba irabazi du Iraitz Arrospide Belauntzan bizi den billabonatarrak, eta horrekin batera distantzia horretako Euskadiko Txapelketa irabazi du. Arrospidek 29.57ko denbora egin du proba amaitzeko, eta hirugarren izan da Ander Garin alegiarra, 30.55eko denborarekin. Bigarrena Ismael Bouraga sestaoarra izan da, 30.48ko denborarekin. Euskadiko Txapelketan podiuma ere hiru atleta horiekin bete da. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!