Zer dakar biharkoak?

Ataria 2026ko apirilaren 30a

Biharko astekariko protagonista Eusfera ekimena izango da. Hain zuzen ere, maiatzaren 7tik 17ra, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak Eusfera ariketa soziala abiaraziko du, 0 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta. Helburua da haurren eguneroko ingurunean euskararen presentzia handitzea, etxetik hasi eta aisialdiraino. Erreportajean, ekimenaren gakoak eta gurasoen kezkak jaso ditu ATARIAk: gero eta nabarmenagoa baita haurren artean gaztelaniaren presentzia, eta horri buelta emateko tresna izan nahi du Eusferak.

Maiatzaren 1eko astekarian ondorengoak izango dituzu irakurgai:

  • Itzea Urkizu Arsuagaren iritzi zutabea:
    • «Piztu, bro!».
  • Joxe Mari Zubizarreta Ogi Ona okindegiko jabeari elkarrizketa:
    • «Beti saiatu gara ogi ona egiten».
  • Harituz-eko Bixente Gorostidiren bertsolaria.
    • Kopa irabazi eta euskara galdu.
  • Imanol Landa Medranoren Wattaria.
    • Bateria kuantikoak.
  • Maider Barandiaranen iritzi zutabea.
    • PlaziDDDDaren lau D.
  • Mariano Arsuagaren Hari ezkutuak erakusketaren inguruko erreportajea.
    • «Ehun oso baten hari ezkutuak».
  • PlazanBazan denbora-pasak.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!