Udaletako langileek lanuzteak egin dituzte lan hitzarmena berritzea eskatzeko

Ataria 2026ko apirilaren 23a

Zizurkilgo udal bulegoen atarian gaur goizean egin duten elkarretaratzea

Bi orduko lanuzteak egin dituzte udal administrazioko langileek 11:00etatik 13:00etara, eta udal eraikinen atarietan kontzentratu dira.

ELA eta LAB sindikatuek deituta Udalhitz hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatzeko lanuzteak egin dituzte gaur udal administrazioko langileek.

EAEko tokiko erakundeetako langileen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmena da Udalhitz, eta langileek salatu dute hura berritzeko negoziazioak aspalditik daudela blokeatuta. Otsailaren amaieran eta martxoan sindikatuek hainbat udalerritan eta Eudelen egoitza atarian mobilizazioak egin zituzten.

Negoziazioa behartzeko, bi orduko lanuzteak egin dituzte gaur langileek udaletako lan baldintzak bertan erabaki daitezen eskatzeko. Udalhitzen eta udaletan edukiak orain! leloa eraman dute mobilizazioek. 11:00etatik 13:00etara egin dituzte lanuzteak eta udal eraikinaren atarietan kontzentratu dira langileak.

ELA eta LAB sindikatuek gaur zabaldu dutenez Tolosaldeko honako herrietan egin dituzte lanuzteak: Tolosan, Alegian, Ibarran, Anoetan, Iruran, Leaburu-Txaraman eta Zizurkilen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!