Zer dakar biharkoak?

Ataria 2026ko apirilaren 16a

Ostiraleko astekariko protagonista da Agurtzane Garmendia. Amezketako memoria bizia darama barruan: Amezketa herrian errotuta, Pello Zabala guneko arduradun gisa, ohiturak, jakintzak eta bizimodu pausatuago baten balioa transmititzen ditu egunerokoan. Taloen prestaketatik hasi eta argizaiolen errituetara, Aralarko bizimoduaren eta heriotzaren inguruko begiradaren lekuko da, eta belaunaldiz belaunaldi jasotako ondare immaterial hori goxotasunez partekatzen du bisitariekin. Elkarrizketan, gaur egungo gizartearen presazko erritmoa kritikatzen du, eta iraganeko lasaitasuna, komunitatea eta naturarekiko lotura berreskuratzearen garrantzia azpimarratzen du, bizitza zein heriotza kontzientzia handiagoz bizitzeko.

Apirilaren 17ko astekarian ondorengoak izango dituzu irakurgai:

  • Garbiñe Biurrun Mancisidorren iritzi-artikulua:
    • «Tradizioa» festatik aldentzeko.
  • Manex Etxabe Itsaso informatikari eta Musikariak.eus-en sortzaileari elkarrizketa:
    • «Euskal musikak beharko luke 'Musikariak.eus' baino plataforma potenteagoa».
  • Moztaileen inguruko erreportajea:
    • Zenbat ardi moztuko hiru orduren bueltan?
  • Maria Agirre Peña logopeda eta Ekilorevoz.com-eko sortzailearen Ahots Hariak. Lehen atala du Agirrek ATARIA astekarian.
    • «Ahotsaren Mundu Eguna: munduarekin lotzen zaituen haria zaindu».
  • Yurre Ugarteren 'Harakinen alaba' liburuaren inguruko erreportajea.
    • «Askatasun eremua izan da niretzat nobela».
  • Garbiñe Ubedaren PlazanBazan denbora-pasak.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!