Zer dakar biharkoak?

Ataria 2026ko martxoaren 26a

Biharko astekariko protagonista Xabi Zubeldia Ugartemendia akordeoilaria izango da. Bere ibilbide oparoa eta Akelarre taldean bizitako urteak gogoratu ditu. Plaza giroko musikari gisa egindako bidea, akordeoiarekiko lotura estua eta euskal musikaren bilakaerari buruzko gogoetak partekatu ditu elkarrizketan.

Martxoaren 27ko astekarian ondorengoak ere izango dituzu irakurgai:

  • Arrate Iturberen iritzi zutabea.
    • Jenjibrea eta limoia.
  • Gaizka Zabala drift gidariari elkarrizketa.
    • «Geroz eta pasio handiagorekin jarraitzen dut pista barruan».
  • Manex Urruzolaren Hitzez Hitz atala.
    • Euskararen alde egotetik, euskararen alde egitera.
  • Imanol Artola felixen iritzi zutabea.
    • Motib(azi)oa.
  • Carmen eta Silvia Mateoren olerkia.
    • Zerbait berrira ireki.
  • Josu Lopez-Gazpioren Zientziaren Talaia.
    • Pankreako minbizia eta itxaropen faltsuak.
  • Mercedes Peon Deixaas taldeko musikariari elkarrizketa.
    • «Datorrena zoragarria izango da». 
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!