Baliarraingo Zartagi Ostatuak Repsol gidako eguzkitxo bat izango du aurrerantzean. Udaberriko garaikurrak banatu ditu gastronomia gidak, eta Baliarraingo ostatuaz gain, guztira, beste zazpi toki saritu ditu txanda honetan Gipuzkoan.
Diego Sorarrain sukaldaria da ostatuko arduraduna, eta garaian garaiko produktuekin euskal errezeta tradizionalak prestatzen ditu «abangoardia eta ukitu berritzaileekin». Eskaintza gastronomikoaz gain, «jasangarritasuna sustatzeko» proiektu bat ere badu martxan, izan ere, jatetxeko jakien hondakinekin txerriak eta ahuntzak elikatzen ditu.