Zer dakar biharkoak?

Ataria 2026ko martxoaren 12a

Biharko astekariko protagonista da Asier Hilario Orus geologoa. Tolosatik mundura. Horrela laburbil daiteke bere ibilbidea. Pirinioetako mendietan hasi zen lurraren sekretuak aztertzen, eta gaur egun munduko leku geologiko garrantzitsuenen inbentarioa koordinatzen ari da Geologia Zientzien Nazioarteko Batasuna erakundearen barruan. Aldi berean, Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoa da, eta nazioartean erreferentzia bihurtu da ondare geologikoaren kudeaketan. Elkarrizketan, bere ibilbideaz, geologiak gizartearentzat duen balioaz eta paisaiak kontatzen duen historia sakonaz hitz egin du.

Martxoaren 13ko astekarian ondorengoak izango dituzu irakurgai:

  • Ura Iturralderen iritzi zutabea:
    • Vivian Maier, emakume argazkilari askoren erreferentea.
  • Ane Yarza Alustiza argazkilariari elkarrizketa:
    • «Argazki bat ez da gure lana bakarrik; talde-lanaren emaitza da».
  • Osasun Mentalaz Ikasten atal praktikoa estreinatuko dugu Asier Larruskain antsietatean espezializatutako osasun psikologoarekin:
    • Antsietatea: sintomak ulertzeko, kudeatzeko eta gutxitzeko gida praktikoa.
  • Amaia Karrera Garciaren iritzi artikulua:
    • Theriantropia.
  • Koldo Aldaberen iritzi artikulua:
    • Zaintzea.
  • Idoia Apaolazaren Psikopedagogia atala:
    • Ikasle perfektuaren zama.
  • Izaro Lizarragaren Begirada Grafikoa.
    • Neguko eguzkia.
  • Alaia Martin Etxebeste bertsolariaren elkarrizketa, Olatz Salvadorrekin batera Zizurkilen emango duen 1:1 eskala ikuskizuna aitzaki hartuta:
    • «Gure kartografia pixka bat ordenatzeko».
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!