Zer dakar biharkoak?

Ataria 2026ko martxoaren 5a

Martxoaren 8aren atarian, biharko astekaria emakume profesionalez beteta dator. Azalean, irakurle, Casa Eceizako kudeatzailea topatuko duzu: Arantxa Oquiñena. Enpresa mundutik harago, zientziaren eta kulturaren eremuetara ere egingo du jauzi ATARIAk; izan ere, Biogipuzkoako laborategian murgilduko gara Amaia Elizegirekin, eta oholtzara igoko gara Idoia Torregarairekin.

Martxoaren 6ko astekarian ondorengoak izango dituzu irakurgai:

  • Oihana Iguaran Barandiaranen iritzi zutabea:
    • Larrialdi irteera.
  • Amaia Elizegi Agirre biokimikariaren elkarrizketa:
    • «Osasun arloko ikerkuntzan egitura sendo, egonkor eta iraunkorrak behar ditugu».
  • Maddi Etxeberri Otaegiren Arima elikatuz atala:
    • Feminismoari esker.
  • Amaia Agirre Harituz-eko kidearen bertsoa:
    • Gure egoei jaten ematen.
  • Jennifer Arevalo Da Silvaren Begirada Grafikoa:
    • Emakume otsoa.
  • Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren azken ikuskizunaren inguruko erreportajea:
    • Zortzi urtez ondutako bikoa.
  • Tolosaldeko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!