Soronea-Ammma taldekoak prest denboraldi berrirako

Ataria 2026ko urtarrilaren 21a

Soronea-Ammma mendi lasterketa taldeak aurtengo denboraldian ariko diren kideak aurkeztu ditu.

Emakumezkoetan Irati Larrañaga, Itziar Oteiza, Ainhoa Garikano, Ainhoa Intxausti, Larraitz Aragon, Larraitz Etxebeste, Sonia Lopez, Leire Elola, Maddalen Jimenez, Itxaro Zabaleta eta Estel Roig korrikalariek jarraitzen dute, eta June Agirrezabala eta Eneritz Aramendi gehitu dira. Gizonezkoetan, Iñaki Olano, Ibai Madina, Oier Zubeldia, Ibai Makazaga, Iban Agirrezabala, Axier Artola, Xabi Lete, Amets Aramberri, Hassan Aitchaou, Martin Diez, Beñat Ibañez eta Ion Azpiroz korrikalariek jarraitzen dute, eta aurtengorako gehitu direnak Pere Aurell, Ander Iñarra eta Peio Ziarsolo dira. Taldeko arduraduna Alex Jimenez da.

Aurkezpena babesleetako baten egoitzaren aurrean egin dute, CMO Valves enpresarena, hain justu. Ekitaldian izan dira ere beste babesle batzuen ordezkariak: Soronea denda ekologikoa, Ammma, Garaje Tolosa, Iar eraikuntzak, Agirre kirolak, Herttel, Udarko, Gipuzkoa kirolak, Fanté eta Rd socks.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!