Ataria TB

Abeltzainak mugan, Dermatosiaren eta Mercosurren aurrean

Ataria 2026ko urtarrilaren 15a

EHNE, UAGN eta EMBA sindikatuek deituta Hego Euskal Herriko abeltzainak Irunera joan dira traktoreetan, Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko mugan protesta egitera. Tartean eskualdeko baserritarrak zeuden. Baionarako noranzkoan errepidea moztu dute, eta Ipar Euskal Herriko laborariek ere bat egin dute ekimenarekin. 

Abeltzainak babes gabe daudela salatu dute, Marcosur akordioaren eta Dermatosi gaixotasunaren aurrean. Uxue Artola eta Ainhoa Otañorekin hitz egin dugu Biriatuko mugan. Egoera jasangaitza dela salatu dute, eta ganaduaz gain, baserritarrak ere arriskuan daudela esan dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!