Harpidetu eta jaso Ataria Bertso Jaialdirako 2 sarrera opari

Ataria 2025eko abenduaren 19a

Abenduaren 21era bitarte ATARIAko harpidetza egiten duten guztiek Ataria Bertso Jaialdirako sarrera bikoitza jasoko dute opari. 

Ataria Bertso Jaialdia urtarrilaren 17an izango da, eta bi sarrera jasoko ditu opari gisa gaurtik abenduaren 21era bitarte ATARIAko harpidetza egiten duten guztiek.

ATARIAk bi harpidetza mota eskaintzen ditu: digitala 70 euroren truke eta paperekoa 95 euroren truke. Bi kasuetan, ondorengo abantailez gozatzen dute harpidedunek: papereko eskaintza osoa PDF formatuan; zozketetan parte hartzeko aukera; beherapenak ATARIAko zerbitzuetan, ekintzetan eta materialetan; abantailez gozatzeko aukera Tolosaldeko denda, taberna eta negozioetan; publizitate eskaintzetan tratu berezia; Ataria.eus-eko argazki galeriak eta bideoak deskargatzeko aukera –ur-markarik gabe–; ATARIA buletina jasotzea; eta onura fiskalak errenta aitorpenean.

Beraz, deskontu guzti horiez gozatzeko, eta Ataria Bertso Jaialdira etortzeko, egin Atarikide, ez galdu aukera! Babestu Ataria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!