Harpidetu eta jaso Ataria Bertso Jaialdirako sarrerak opari

Ataria 2025eko abenduaren 8a

Abenduaren 15era bitarte ATARIAko harpidetza egiten duten guztiek Ataria Bertso Jaialdirako sarrera bikoitza jasoko dute opari.

Ataria Bertso Jaialdia urtarrilaren 17an izango da eta sarrera bikoitza opari gisa jasoko du gaurtik hasi eta abenduaren 15era bitarte ATARIAko harpidetza egiten duen orok. 

ATARIAk bi harpidetza mota eskaintzen ditu: digitala 70 euroren truke eta paperekoa 95 euroren truke. Bi kasuetan, ondorengo abantailez gozatzen dute harpidedunek: papereko eskaintza osoa PDF formatuan; zozketetan parte hartzeko aukera; beherapenak ATARIAko zerbitzuetan, ekintzetan eta materialetan; abantailez gozatzeko aukera Tolosaldeko denda, taberna eta negozioetan; publizitate eskaintzetan tratu berezia; Ataria.eus-eko argazki galeriak eta bideoak deskargatzeko aukera –ur-markarik gabe–; ATARIA buletina jasotzea; eta onura fiskalak errenta aitorpenean.

Beraz, deskontu guzti horiez gozatzeko, eta Ataria Bertso Jaialdira etortzeko, egin Atarikide, ez galdu aukera! Babestu Ataria.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!