Solasaldiak

Historiaren transmisioaz

Ataria 2025eko azaroaren 28a

Manu Olano, Malentxo Arrospide eta Txepe Agirrezabala izan ditugu gaurko saioan. Olanok egin duen 'Arbasoei gorazarre' liburuaz aritu gara solasaldiaren lehen zatian. Bertan, Altzoko baserriak eta bertako herritarren historia bildu du. Hori aitzaki hartuta, gure tradizioak eta historia nola transmititzen ditugun ikusi dugu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!