Ikastoletako langileak itxialdian

Ataria 2025eko azaroaren 26a

Gauean itxialdiak egingo dituzte Tolosaldeko ikastoletan langileen lan baldintzak berma daitezen eskatzeko. Eusko Jaurlaritzak 2023an LAB sindikatuarekin sinatu zuen akordioan jasotako konpromisoak bete daitezela eskatu dute langileek gaur arratsaldean. Ibarra, Irura, Anoeta, Amasa-Villabona-Zizurkil eta Tolosako bi ikastoletako ordezkariak bildu dira Dama Berdean.

LAB sindikatuak deituta eskualdeko ikastoletako langileek protestak egiten ari dira haien soldaten parekatzean eta lan baldintzen homologazioan Hezkuntza Sailak hartutako konpromisoak bete ditzan eskatzeko. Tolosako Dama Berde parean bildu dira gaur arratsaldean eskualdeko ikastola guztietako langileak eta ondoren, itxialdiak egingo ditu norberak bere ikastolan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!