Udako Argazki Lehiaketako sari banaketa

Ataria 2025eko urriaren 8a

Epaimahaiaren saria irabazi duena Maier Ugartemendiaren Egun berri, aukera berri argazkia izan da. Berak Zumaiako Zelai Talasoterapian bi pertsonarentzat egonaldia irabazi du, gosari eta talaso zirkuituarekin. 

Ataria.eus-eko erabiltzaileen bozka gehien jaso dituen argazkia berriz, Amets Otegiren Txinparten herria izan da, eta sari moduan Baliarraingo Zartagi ostatuan bi pertsonarentzat otordua irabazi du.

Amaitzeko, parte hartu duten Atarikideen artean Andia etxeko bi kamiseta banatuko ditugu, eta sariduna Lide Alijostes izan da, Blue argazkiarekin. 

Sari banaketan —argazkian— Amets Otegi, Lide Alijostes eta Diego, Zartagi ostatuko arduraduna izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!