2025eko Udako Argazki Lehiaketa

Ataria 2025eko uztailaren 15a

Animatu eta hartu parte zure argazkiarekin!

Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

  • Egilearen izen-abizenak.
  • Harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.
  • Atarikidea bada, bere harpide zenbakia izenarekin batera jarri.

 Argazkiaren ezaugarriak:

  • 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina.
  • Koloretan zein txuri-beltzean izan daitezke.
  • Kalitate aldetik, gutxieneko bereizpena.
  • 2025eko udako argazkiak izan beharko dira.

 Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 15etik irailaren 14ra bitarte (biak barne).

Argazkiak Ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako aplikazioaren bidez bidaliko dira eta Ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai. 

Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura dutenek soilik har dezakete parte. Bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.

Bozketa:

  • Ataria.eus webgunearen bidez emango den bozketa irailaren 15ean hasiko da, eta irailaren 24ra bitarte egongo da bozkatzeko aukera.

Sariak:

Irabazleak:

Argazki irabazleak eta hauen egileak irailaren 26an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Argazkiak:

Argazkiak Ataria-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio Ataria-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!