2025 Udako Argazki Lehiaketak baditu saridunak

Ataria 2025eko irailaren 26a

Epaimahaiaren saria lortu duen Maier Ugartemendiaren 'Egun berri, aukera berri' argazkia

Udako Argazki Lehiaketa amaituta, erabiltzaile eta epaimahaiaren bozka guztiak jaso ondoren, saridunak ezagutu ditugu.

Epaimahaiaren saria lortu duen argazkia, Maier Ugartemendiaren Egun berri, aukera berri argazkia izan da. Berak Zumaiako Zelai Talasoterapian bi pertsonarentzat zirkuitua eta gosaria eskuratuko ditu.

Ataria.eus-eko erabiltzaileen bozka gehien jaso dituen argazkia Amets Otegiren Txinparten herria izan da, eta sari moduan Baliarraingo Zartagi ostatuan bi pertsonarentzat otordua irabazi du.

Eta amaitzeko, parte hartu duten Atarikideen artean Andia etxeko bi elastiko banatuko ditugu, eta sariduna Lide Alijostes izan da, Blue argazkiarekin. 

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, eta baita bozka eman dutenei ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!