Azken orduak udako argazki onena aukeratzeko

Ataria 2025eko irailaren 24a

Udako Argazki Lehiaketako saridunak aukeratzeko azken eguna da gaurkoa. Gaur gaueko 23:59ak arte bozkatu ahalko dira argazkiak.

Aurtengo udan ateratako 110 argazki baino gehiago bidali dira aurtengo lehiaketara, beraz, beste behin harrera oso ona izan du ekimenak. Bada, gaurko gauerdira bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez, Argazki Lehiaketa atalean, eta argazki irabazleak eta hauen egileak irailaren 26an jakinaraziko dira ATARIA astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Irabazten dutenek sari bikainak eskuratuko dituzte. Hiru partaide izango dira zorionekoak. Epaimahaiaren saria jasotzen duenak Zumaiako Zelai Talasoterapian bi pertsonarentzako zirkuitua eta gosaria eskuratuko du; Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria lortzen duenak Baliarraingo Zartagi ostatuan bi pertsonarentzat otordua irabaziko du; eta azkenik, parte hartzen duten Atarikide guztien artean Andia etxeko bi elastiko banatuko ditugu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!