Azken orduak udako argazki lehiaketan parte hartzeko

Ataria 2025eko irailaren 14a

Aurtengo lehiaketara aurkeztutako argazkietako bat.

Udako Argazki Lehiaketa fase erabakigarrienean sartzear da. Gaur gaueko 23:59ak arte bidali ahalko dira argazkiak.

Argazki lehiaketan parte hartzeko azken orduetan murgildu gara. Gauerdira bitarte nahi adina argazki bidali ahalko dira, Ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako aplikazioaren bidez.

Gogoratu parte hartzen baduzu sari bikainak irabazi ahalko dituzula. Hiru partaide izango dira zorionekoak. Epaimahaiaren saria jasotzen duenak Zumaiako Zelai Talasoterapian bi pertsonarentzako zirkuitua eta gosaria eskuratuko du; Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria lortzen duenak Baliarraingo Zartagi ostatuan bi pertsonarentzat otordua irabaziko du; eta azkenik, parte hartzen duten Atarikide guztien artean Andia etxeko bi kamixeta banatuko ditugu. 

Eta ez ahaztu Atarikidea baldin bazara, izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!