Igandean amaituko da argazkiak bidaltzeko epea

Ataria 2025eko irailaren 8a

Aurtengo lehiaketara aurkeztutako argazkietako bat.

Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea igandean, irailaren 14an, amaituko da. Parte hartzaileek sari ederrak eskuratzeko aukera izango dute.

Uda honetan argazki kamera prest izan, harrapatu zuretzat udako koloreak direnak eta hartu parte lehiaketan, sari ederrak irabazteko aukera duzu eta!

Nola egin? Erraza da, aplikazio honetan sartu eta igo argazkiak ataria.eus-era. Hiru partaide izango dira sarituak: epaimahaiaren saria jasotzen duenak Zumaiako Zelai Talasoterapian bi pertsonarentzako zirkuitua eta gosaria eskuratuko du; Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria lortzen duenak Baliarraingo Zartagi ostatuan bi pertsonarentzat otordua irabaziko du; eta azkenik, parte hartzen duten Atarikide guztien artean Andia etxeko bi kamixeta banatuko ditugu. 

Lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 14a da. Oinarriak eta bestelako informazio guztia berriz, hemen aurkituko dituzu.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!