Izaro Etxarri eta Eñaut Urkaregi Munduko Pista Txapelketan lehiatuko dira

Ataria 2025eko abuztuaren 20a

Iazko irailean omenaldia jaso zuten Izaro Etxarrik eta Eñaut Urkaregik Adunan.

Junior mailako Munduko Txapelketan parte hartuko dute adunarrak eta larrauldarrak, Apeldoorn belodromoan (Herbehereak), gaur hasi eta igandera bitarte.

Eñaut Urkaregi larrauldarrak lau probatan parte hartuko du: norbanako jazarpenean, omniumean, madisonean (Eric Igualekin) eta taldekako jazarpenean (Eric Igual, Carlos Core eta Marc San Martin txirrindulariekin batera).

Izaro Etxarri adunarrak hiru probatan ariko da: puntuazioan, madisonean (Leyre Almenarekin batera) eta taldekako jazarpenean (Leyre Almena, Leyre Toledo eta Ane Berastegirekin.

Aurreko urtean Garaje Tolosa-Danena taldeko bi txirrindulariak ere Munduko Pista Txapelketan izan ziren. Orduan Txinan jokatu zen txapelketa, eta Etxarrik zilarrezko domina lortu zuen puntuazio proban eta Espainiako errekorra hautsi du taldekako jazarpenean. Urkaregi bosgarren izan zen omnium proban. Biek omenaldia jaso zuten Adunan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!