Tolosaldeko hiru atleta 20 urtez azpikoen finalean

Ataria 2025eko uztailaren 31

Txapelketara joandako Atletismo Tolosa CF taldearen ordezkaritza. ATLETISMO TOLOSA CF

Tolosaldeko lau atleta Villafranca de los Barrosen (Badajoz) jokatutako Espainiako 20 urtez azpiko atletismo txapelketan lehiatu dira, eta horietatik hiruk finala jokatzeko txartela eskuratu dute.

Bikain aritu dira Villafranca de Los Barrosera (Badajoz) gerturatu ziren eskualdeko lau atletak. Hain zuzen, lau horietatik hiruk finalista izatea lortu baitzuten.

200 metroko lasterketan laugarren postua lortu zuen Kira Pascualek, 24”76ko marka haizetsuarekin (+3.0). Aurretik, erdiko finalean, 25”11ko denbora balioduna egin zuen. 1500 metroko proban, berriz, Idoia Arrospidek ere finalista izatea lortu zuen, eta bosgarren helmugaratu zen 4 minutu eta 43 segundoko denborarekin.

Mutiletan, Euken Fernandezek jabalina jaurtiketan bosgarren postua eskuratu zuen, 60,57 metroko jaurtiketarekin. Bestalde, Unax Armendarizek ere parte hartu zuen 1500 metroko proban, eta finaletik oso gertu geratu zen; azkenean, 4’16”88ko denborarekin 27. postuan amaitu zuen.

Atletismo Tolosa CF taldeak atleta guztien emaitzak goraipatu ditu, eta nabarmendu «maila handiko» probak eta «lehia estua» izan direla txapelketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!