Altuna III.ak, Artolak eta Tolosak, Gasteizko Andre Maria Zuria Txapelketa jokatuko dute

Ataria 2025eko uztailaren 15a

Gasteizko Andre Maria Zuria Txapelketan parte hartuko duten pilotariak, gaurko aurkezpenean. Iturria: Baiko Pilota.

Abuztuaren 5etik 8ra bitarte jokatuko da txapelketa, Ogeta pilotalekuan. Amezketarrak eta alegiarrak Serie A mailan parte hartuko dute; anoetarrak, berriz, Serie B mailan.

Datozen asteetan, Caixabank Masters torneoko lehen jardunaldietako partidak jokatuko dituzte pilotariek. Abuztuan, berriro helduko dira hiriburuetako txapelketak. Gaur, Gasteizko Andre Maria Zuria Txapelketa aurkeztu dute, eta eskualdeko hiru pilotarik parte hartuko dute.

Abuztuaren 5ean, Artola-Albisu eta Larrazabal-Mariezkurrena II bikoteek jokatuko dute Serie A mailako lehen finalerdian; aurrez, Serie B mailako txapelketan, Zubizarreta III-Eskiroz eta Alberdi II-Aranguren bikoteek jokatuko dute elkarren aurka lehen finalerdian.

Hurrengo egunean izango dira beste bi finalaurrekoak. Serie A mailan, Altuna III-Rezusta eta Zabala-Zabaleta bikoteen artekoa jokatuko da. Jaialdiko lehen partidan, Dario-Eskuza eta Murua-Tolosa bikoteek Serie B mailako finalerdia jokatuko dute. Finalak hilaren 8an izango dira, Ogeta pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!