Gipuzkoako Sega Sail Txapelketa, igandean

Ataria 2025eko uztailaren 3a

Gipuzkoako Sega Sail Txapelketa izango da jokoan igandean, Zizurkilen, Gipuzkoako Herri Kirolen Federazioak antolatuta.

Gizonezkoen mailan jokatuko da, 12:00etan hasita, Arizmendiko belardian. Hiru izango dira parte hartuko duten segalariak: Mikel Lizartza tolosarrak, Julen Gabirondo urnietarrak eta Jon Larrañaga oiartzuarrak. Segalariek 1.000 metro karratuko saila moztu beharko dute ahal den denbora gutxienean. Txukuntasunak ere bere balioa du, eta epaileek denborarekin zigortu dezakete segalaria horren arabera.

Txapelketaz gain, erakustaldia ere izango da igandean Zizurkilen, eta ikusmina sortzen ari da zaleen artean. Segalari beteranoen artekoa izango da saioa, eta bertan parte hartuko du Juan Manuel Erasun zizurkildarrak. Berarekin batera Leon Albeniz eta Jose Antonio Matxain ariko dira segan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!