Eskualdeko zortzi pilotari, aurtengo San Fermin Torneoan

Ataria 2025eko uztailaren 2a

San FermIn Torneoaren aurkezpena egin dute. BAIKO PILOTA

San Fermin Torneoa uztailaren 5ean hasiko da Serie A eta Serie B lehiaketekin, eta 14ko bi finalekin amaituko da. Eskualdeko zortzi pilotari ariko dira lehian. Lau eta erdiko San Fermin Torneoaren finala Nafarroa Arenan jokatuko da uztailaren 7an, goizean.

Uztailaren 5etik 14ra jokatuko da Labriten binakako San Fermin Torneoa eta bi lehiaketa izango dira, Serie A eta Serie B izenekoak. Uztailaren 7ko goizean, Nafarroa Arenan jokatuko da Lau eta erdiko San Fermin Torneoaren finala. Sarrerak Entradasfronton atarian eskuratu daitezke.

Serie A lehiaketan, A taldean Peio Etxeberria-Zabaleta bikoa eta uztailaren 5eko irabazleak (Urrutikoetxea-Albisu vs. Larrazabal-Imaz) eta uztailaren 6ko irabazleak (Ezkurdia-Martija vs. Elordi-Rezusta) izango dira. B taldean, berriz, Artola-Iztueta, Altuna III-Bikuña eta Peña II-Mariezkurrena II.

Serie B lehiaketan, A taldean Zubizarreta III-Aranguren, Jaka-Ugartemendia eta Murua-Aldabe izango dira. B taldean, Zabala-Gabirondo, uztailaren 5eko irabazleak (Agirre-Eskiroz vs. Bakaikoa-Lizeaga) eta uztailaren 6ko irabazleak (Dario-Gaskue vs. De la Fuente-Tolosa).

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!