NATALIA GARMENDIA. Musikaria
«Oraindik badago zirkuitu independente eta alternatibo bat, kultura ofizialetik kanpo, eta benetan aberatsa da»
«Makro-jaialdien eredua ja hemen dago. Ez zait gaizki iruditzen, baina horretara mugatu behar dugu guztia?»
«Hain ofizialak ez diren proiektuekin malgutasun handiagoa eskatuko nieke instituzioei, ez ditzatela ito»
«Telefonoan agertzen zaigunari begira gaude eta ahaztu zaigu oholtza bati begira egotea zer den»
IRAITZ LIZARRAGA. Aktorea
«Faltan botatzen dut herri txikietan dauden aretoak ondo hornitzea eta emanaldietarako egokitzea»
«Programatzaileak nahikoa irekiak dira baina eskatuko nieke gehiago arriskatzeko, eta publikoari, probatzeko»
«Harrituta nago, kulturarekin alderatuta, kirol ekitaldiek duten antolakuntza eta arrakasta mailarekin»
«Ikus-entzunezkoen hezkuntzan egin beharko genuke apustu bat. Eginez-eginez lortzen dira gauzak»
UXUE LASA. Eskultorea
«Askotariko eskaintza bermatu behar da eta publiko minoritarioarentzako ere antolatu behar dira gauzak»
«Artea ez da erosi ezin dituzun Txillida eta Oteiza bakarrik. Ikustearekin goza daiteke, erosi beharrik gabe»
«Artistok birziklatu, kalera atera eta jendearengana hurbildu behar dugu, garai berrietara moldatu, alegia»
«Erakundeei eskatuko nieke hurbilagoak izatea. Burokrazia handia da eta gu ez gara paperetan adituak»